Iñigo Guardaminok Alas Mínguez 2018 Nazinoarteko Lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2018-11-07 08:01   Kulturea

Eloy y El Mañana izeneko testuari esker irabazi dau bilbotarrak saria.

Iñigo Guardamino. Argazkia: Carmen Prieto (www.21carminas.com) | Ikusi handiago | Argazki originala

Iñigo Guardamino antzerkigileak (Bilbo, 1973) Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazinoarteko XII. Lehiaketea irabazi dau, LAM Saria, hain zuzen, Eloy y El Mañana izeneko testuari esker. Ekimena SGAE Fundazinoa eta Cultural Visible Alkartearena da eta Lesbo, Gai, Trans eta Bisexual personen auzia aintzat hartzen dau (LGTBI kolektiboa). Eloy y El Mañana antzerki-lana, berez, umeentzako obra lez sortutako testua da, eta etorkizun distopiko batean dau abiapuntua. Testuinguru horretan, biharamuna destinutzat dauen bidaiari ekingo deutsie mutiko eta neskato pareak.

Bi mila euroko dirutzaz gan, Bilboko sortzaileak SGAE Fundazinoak darabilen argitaletxearen seriean publikau ahal izango dau lana, eta, ez hori bakarrik, izan be, SGAEren XXIII. Irakurketa Dramatizatuen Emonaldian eskainiko dabe: Pozez hartzen dot saria esan dau irabazleak, eta pozez harago sinistezintasunez, saria birritan irabazi dauen sortzaile bakarra nazelako. Gogoan hartu, Guardaminok 2012an irabazi eban LAM Saria lehenengo, orduan, El año que mi corazón se rompió lanagaz.

Eloy y El Mañana genero sinbologiaz ganezka dator. Testuak eskubideen aldarrikapenei buruzko erreferentzia ugari ditu, eta gatazkarik bako etorkizun paketsua amesten daben ume biren begiradeagaz generoen arteko liskarra deuseztatzen dau erabat: Sexuen arteko gerra armatuaren erdi-erdian, Eloy mutil txepelak hilketakaitik iges doan Simone neskatoa ezagutzen dau. Honek biharamunari berba egiten deutso, leku hobeagoa dalakoan. Eta biek iges egiten dabe harantz, erabateko abenturak biziz eta Eloy bera eraldatuz, dino autoreak.

Guardaminok hurrengo maiatzaren 10ean, Metálica obrea estreinauko dau Nazional Gune Dramatikoan. Momentuz, Eloy y El Mañana honegaz bestelako ibilbide bati eustea espero dau: Ikusgaitasunari buruzko sari batek ikusgaitasuna emotea zelebretzat jo dau testu-egileak.

Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazinoarteko XII. Lehiaketearen epai-mahaian hainbat aditu izan dira: Pablo Peinado, Cultural Visible Alkartearen zuzendariaren presidentziapean, Carlos Be antzerkigile eta zuzendaria, Blanca Doménech eta Diana Paco antzerkigileak, eta LAM Sariaren XI. edizinoaren irabazlea, Paco Gámez antzerkigilea, hain zuzen be.


Iñigo Guardamino

Iñigo Guardamino Zuzenbidean Lizentziatua da. Zuzendaritzan, besteak beste, Marcelo Díaz, Tamzin Townsend eta Florian Borchmeyer irakasleak izan ditu. Antzergile legez Leopoldo Alas Mínguez LGTBI Antzerki Testuetarako Nazinoarteko 2012 Saria irabazi eban, El año que mi corazón se rompió lanari esker. Bestelako autorpenen artean, honakoak ditu: Antzerkigile Alkartearen II. Lehiaketea Londres lanagaz (2014); eta, 2015ean, Un resplandor en el cielo del norte izeneko proiektua SGAE Fundazinoaren Antzerkigintza Laborategien III. ekimenerako hautatua izan zan. Hainbat obren egile eta zuzendaria dogu: Huevo, Vacaciones en la inopia (Errebelazino Autoreari Max Sariaren finalista eta Produkzino pribatu zein Errebelazino Ikuskizun Onenari izentautakoa), Castigo Ejemplar Yeah, besteak beste. Kixoteren bigarren zatia idatzi zaneko laugarren mendeurrenaren barruan, A siete pasos del Quijote izeneko Español Antzokiaren proiektuan parte-hartu eban Cierra los ojos, dame la mano testuagaz. Sólo con tu amor no es suficiente Antzerkigintza Onenari 2015 Godoff Saria irabazi eban. 2017ko martian, Este es un país libre y si no te gusta vete a Corea del Norte estreinautako azken lana dogu, Madrilgo Nave73 Aretoan hain zuzen be.


LGTBI kolektiboaren presentzia normalizau

SGAE Fundazinoak Festival Visibleren laguntzinoagaz abiarazotako ekimena da LAM Saria. LGTBI kolektiboaren presentzia areagotu eta normalizau nahi dau, horretarako, Estadu osoko hizkuntza ofizial guztietan idatzitako antzerki-lanak tresnatzat dituala, aitatu taldearen eskubideak, bardintasuna eta ikusgaitasuna aldarrikatuz. Munduan bakarra, Leopoldo Alas Mínguezen izena daroa, hain zuzen, 2008an, Madrilen hildako intelektuala, LGTBI kolektiboaren eskubideen aldarrikatzaile sutsua.

Urtero, testuak SGAEren XXIII. Irakurketa Dramatizatuen Emonaldian eskaintzen ditue. Aurtengo edizinoetan honako lan honeek irabazi eben: De hombre a hombre, Mariano Moro argentinarrarena (2007); Carmen Losaren Levante (2008); Nacho de Diegoren La playa de los perros destrozados (2009); Alberto Conejeroren Clift (Acantilado, 2010); Beca y Eva dicen que se quieren (Juan Luis Mira, 2011); El año que se rompió mi corazón (Iñigo Guardamino, 2012), Eudy (Itziar Pascual, 2013); La tarde muerta (Alberto de Casso, 2014), Alimento para mastines (Javier Sahuquillo, 2015), El océano contra las rocas (Sergio Martínez Vila, 2016) eta El suelo que sostiene a Hande (Paco Gámez, 2017).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu