Kamer Koris letoniarrak txapeldun Tolosan

Bizkaie! 2018-11-05 08:50   Musikea

Urriaren 31tik zemendiaren 4ra, ahots finak izan dira nagusi Tolosan.

2018an, Tolosako abesbatza Lehiaketeak bere 50. urteurrena ospatuko dau. Europako abesbatza lehiaketa beteranoetako da Tolosakoa eta urteurren hori ospatzeko, urte honeetan guztietan zehar gure memorian aztarnea itxi daben persona eta abesbatza batzuk batu eta ezohiko lehiaketea antolatzea otu jaken antolatzaileei.

Ondokoak sailkatu ziran finalerako:

BATAVIA MADRIGAL SINGERS (Indonesia).
KAMER KORIS (Latvia).
ST. JACOBS VOKALENSEMBLE (Sweden).
OREYA (Ukraine).

Finalean kantau eben lau abesbatzen artean, epaimahaiak KAMER KORIS saritzea erabagi eban.

- Entzuleen saria: KAMER KORIS (Latvia)

- Sari Berezia Euskal Abesti Baten Interpretazino Onenari: EL LEÓN DE ORO (Asturias, Spain) Javier Bustoren Bidasoa kantuagaitik.

- Sari Berezia Aurkeztutako Lan Onenari: KAMMERCHOR SAARBRÜCKEN (Germany).

- Sari Berezia Zuzendari Onenari: Euskal Herriko KUP TALDEko GABRIEL BALTES.

- Sari Berezia Aurkeztutako Programa Onenari: ST. JACOBS VOKALENSEMBLE (Sweden).


Tolosako Abesbatza Lehiaketea

Felipe Gorriti Osanbela-ren sasoitik, Tolosa ez zan izan abesbatza tradizino garrantzitsuko herri bakarra, izan be, XIX. eta XX. mende hasierako euskal abesbatza musikearen maila gorenak Europako abesbatza musikearen gailurrean kokatu gintuan eta euskal herritarren kultur-nortasunaren ezaugarrietako bat bilakatu zan. Halan da be, euskal abesbatza-tradizioak ezin izan eutson heldu 1936an hasi eta 40 urtez herri honek aurre egin behar izan eutson aldatzeari.

Ganera, Eleiza Katolikoak, aurretik eleizetako kaperen bitartez gure abeslarien formazino-zentru garrantzitsuena zanak, II. Vatikanoko Kontzilioaren eragina izan eban, baita gizartearen laikotze-prozesu azkarrarena be.

Testuinguru honetan, jarduera ekonomiko, sozial eta batez be kulturalak bultzatu nahi zituen tolosar talde batek Tolosako Ekinbide Etxea (CIT) sortu eben 1967an.

Taldeko partaide batzuk uribilduko bizitza musikalaren parte ziranez, abesbatzen arteko lehiaketa bat martxan jartea erabagi eben hiru helburu honeekaz:

01.– Euskal folklorearen errepertorioa berreskuratu, babestu eta mundu osoari ezagutzera emotea.
02.– Euskeraz idatzitako lan barriak bultzatu eta gehitzea.
03.- Gure abesbatzen artean abesbatza-literatura barria zabaldu eta teknika garaikideenak jarraituz, zuzendari eta abeslari barrien formazinoa bultzatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu