2018/11/04 .

Getxon, Abran. | Lehiaketak

XIII. Punta Galea Challenge

.

Olatu handien zain, parte-hartzaileen artean, munduko txapelduna izandako Grant ̈Twiggy Baker, edo egungo txapelduna Punta Galean, Nic Lamb kaliforniarrak, baita igaz Nazare-n txapelduna izandako Lucas Chianca brasildarra be, Natxo Gonzalez plentziarra, Joao de Macedo portugaldarra eta egun 22. postuan, Conor Maguire irlandarra, Jamie Mitchell australiarra, mundu mailako sailkapenean 6. eta Francisco Porcella top italiarra, ospe handikoa batez be igaz surfeautako 22metroko olatuagatik, baiezkoa emon dabe. Hemen izango dira Alex Zirque kanariarra eta Txileko pro surferra, Crsitian Merello be; ahaztu barik, Trevor Sven Carlson eta Alex Botello be Abrako uretan izango dira. 

Euskal surflariak 12 izango dira: Adrian Fernandez de Valderrama, Kosme Fernandez, David Bustamanate, Nacho Fernandez, Aritza Saratxaga, Guillermo Barandiaran, Javier Horn, Lander Sanchez, Indar Unanue, Axi Muniain, Iker Muñoz eta Aritz Aranburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu