Hemen da XIX. Jantzaldia, Nazinoarteko Jantza Jaialdia

Bizkaie! 2018-09-26 08:46   Kulturea

La Fundicion-ek antolatuta, irailaren 27an hasi eta zemendiaren 29ra izango dira ekitaldiak.

Ohiko jarrereari eutsiz, zale zein sortzaileakaz konpartiduteari, gorputza beti protagonista. Edizio honetan hainbat gauzagaz gozau ahal izango dogu: irudimenaren ahalmenaz, soinuaz eta isiluneez, anabasearen poetikaz, errituaz... eta beren-beregi aitzindarien begiradatik (memoria eta transmisinoa, hau da, nondik gatozen jakitea nora joan gura dogun jakiteko).

Inaugurazinoa, irailaren 27an, Bilboko Rekalde Aretoan, Fabián Thomé-ren pieza bategaz. Sidi Lharbi Cherkaoui konpainian be jantzan egiten dau Thomék, eta oraingo piezan zuzeneko musikea joko dau Park Woojae artisteak.

Urriaren 4an, Jérôme Bel piezaz gozauko dogu Azkuna Zentroan; Jérôme Bel-ek 90etan plazaratu eta haren izeneko ikur-pieza horrek lerro eszeniko kontzeptual osoa sortu eta eragin handia izan eban bai Frantzian bertan bai ganerako herrietan, izan be, esandako piezea La Fundiciónera ekarri eben 98. urtean, eta garen bidez bertopauko dogu geroan hainbeste sorkuntza ekarri dauen elementu fundatzaile ha.

Zemendiaren 13an, Bizkaia Aretoan, Cesc Gelabert-egaz berrekingo deutsagu jaialdiaren aldi sendoari. Kataluniako jantzen historia beragaz hasi zan 80ko urteetan, eta orain ibilbide luze haretako ekarpen batzuk ekarriko deuskuz haren pieza eta tailerrakaz.

XIX. Jantzaldian, Jantza tailerra (Cesc Gelabert), Flamenko Master Class-a (Olga Pericet) eta Zinemea Jantza UPV/EHU (Konferentzia Performatiboa) be izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu