Bilboko Arte Eder Museoa zarratuta egongo da irailaren 18tik urriaren 6ra arte

Bizkaie! 2018-09-18 10:15   Kulturea

Arte Eder Museoa 1908ko urriaren 5ean sortu eben, eta ordutik 14.000 artelan baino gehiago erakutsi ditu.

Bilboko Arte Eder Museoa zarratuta egongo da gaurtik, irailaren 18tik, urriaren 5era, erakusketa zentroaren arduradunek azaldu dabenez, zaharbarritzeko lanak eta erakusketa barri bat atontzeko asmoagaz.

Azken hileetan, museoak zaharbarritze lan handiak egin ditu 1. aretotik 31.era artekoetan, espazioa zabaldu eta eraikin zaharraren jatorrizko argiztapena berreskuratzeko. Esangura horretan, artelanei begiratzeko baldintza hobeak egongo dira aurrerantzean.

Urriaren 5ean, museoak bere sorrerearen 110. urteurrena ospatuko dau, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketea aurkeztuz. Proposamen hori museoa bilduma iraunkorraren bidez ezagutzeko konbita da, eta Kirmen Uriberen testuak ditu gidari. Museoa biharamunean, urriaren 6an, edegiko dabe barriro.

Zarratu aurretik, azken egunak dira 110 urte 110 artelan erakusketea eta Lorategi amaigabea. Bosch dala-eta eta Baltza eta argia bideolanak ikusteko.

Bilboko Arte Eder Museoa 1908ko urriaren 5ean sortu eben, eta ordutik 14.000 artelan baino gehiago erakutsi ditu: 1.621 pintura, 489 eskultura, 884 dekorazino gai eta papelezko 11.152 lan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu