Arabako Errioxako ardaoak errebalorizau egin dira kanpo merkaduan

Bizkaie! 2018-09-17 11:15   Jan edanak

2018ko lehen seihilekoko datuak emon ditu Eusko Jaurlaritzeak Bilarren, Mahats Bilketearen Jaian.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuak Arabako Errioxako ardaoen esportazinoari buruzko datuak emon ditu, Bilar herrian egindako Mahats Bilketearen Jaian. Datu onak eta txarrak tartekatu dira 2018ko lehenengo sei hileetan. Izan be, merkadu batzuetan gora egin dabe esportazinoek, baina Arabako ardaoarentzat garrantzitsuak diran beste herrialde batzuetan jatsierea egon da.

Edozein kasutan, Errioxako Arabako ardaoak errebalorizau egin dirala ziurtatu dau Tapiak, litroa 5,64 euroan saldu da eta, aurreko neurketako 5,24 euroen aldean. Merkaduan lortu dauen ospeari esker, esportazinoen beherakadearen kolpea orekatu ahal izan dau produktuak, sailburuaren arabera: Salmenta bolumenaren beherakadea gure ardaoen prezioagaz konpensau dogu; konsumo ertain-altuko segmentu baten kokatzen hasi gara, eta hori asko interesetan jaku, gure helburua kalidadean lehiatzea dalako, kantidadean lehiatzea baino gehiago.

Zera ganeratu dau Tapiak: Gure ardaoak Europako eta munduko gama altukoen artean egotea nahi dogu eta horretan gabiz. Nire ustez, oso garrantzitsua da ardaoen bereizgarrietan aurrera egitea. Sektorea ahalegin handiak egiten dabil barrikuntzan eta kalidadean, eta Eusko Jaurlaritzea babes osoa ematen jabilko, konpromisorik handiena hartuta bere produktuak nazinoartean sustatzeko eta hobeto posizionauta egoteko. Barruko merkadua be ez dabela ahaztu behar gogoratu dau.

Kontuak kontu, 2018an 11,6 miloe litro ardao esportau ditue Arabako Errioxako produktoreek, 65 miloe euroko baliodunak. Belgikan, Txinan eta Mexikon igon egin dabe esportazinoek.

Beste merkadu estrategiko batzuetan, baina, behera egin dau esportautako ardao kopuruak. Euskal ardaoen hartzaile nagusia da Erresuma Batua eta, brexit-a zein beste faktore batzuk tarteko, datuak apalagoak izan dira 2018ko lehen zatian. Alemanian eta Suedian be jatsierak egon dira.

Arantxa Tapia, Billarren (argazkia: Irekia)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu