'Yucatan'

Karolina Almagia 2018-09-14 11:30   Zinema kritikak

Jorge Guerricaechevarriak eta Monzonek sinatutako gidoiak porrot egiten dau.

- Zuzendaritzea: Daniel Monzón.

- Gidoia: Daniel Monzón, Jorge Guerricaechevarría.

- Musikea: Roque Baños.

- Aktoreak: Luis Tosar, Rodrigo de la Serna, Joan Pera, Stephanie Cayo, Jorge Asín, Agustín Jiménez, Toni Acosta, Adrián Núñez, Txell Aixendri, Alicia Fernández, Leticia Etala, Xavi Lite, Cristóbal Pinto, Óscar Corrales, Joche Rubio, Alex Amaral, Aranzazu Coello eta Angelo Olivier.

- Produkzinoa: Ikiru Films / Telecinco Cinema

- Generoa: komedia.

- Iraupena: 130 minutu.

- Herrialdea: Espainia.

- Balorazinoa: 2/5.

Ez dauka zer ikusirik Yucatán-ek bere aurreko Celda 211 eta El Niño filmakaz, ez bada Luis Tosarren presentzia. Daniel Monzonek komedia egin nahi izan dau orain.

El golpe (The Sting) filmean legez, Robert Reford eta Paul Newmanen ordez, Luis Tosar eta Rodrigo de la Serna dabiz konkistatzaile, musikari bikain eta mugarik bako tranpatien papeletan. Eurekaz batera, Stephanie Cayoren lanak liluratu egiten gaitu antzezten, abesten eta jantzan egiten.

Zuzendariak ondo erabilten ditu aktoreak eta eszenaratzea baina, zoritxarrez, pelikulea horretan geratzen da. Jorge Guerricaechevarriak eta Monzonek berak sinatutako gidoiak porrot egiten dau. Nekez sinistuko dogu istorio hori, ezta azeri guapo horreek iruzur egiteko asmetan dituen estrategia xelebre eta harrigarriak.

Musikea ona da baina hori be ez da nahikoa itsasontziaren hondoratzeari aurre egiteko. Momenturik umoretsuenak bigarren mailako aktore lana egiten daben Tony Acosta edo Agustín Jiménezen aldetik datoz, baina ez jake nahikoa etekinik atera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu