Euskal Diasporearen Egunagaz bat egiteko deia

Bizkaie! 2018-07-25 12:09   Euskaldunak munduan

Atzerriko euskal komunidadeen aspaldiko eskakizun bati erantzunaz, irailaren 8an egingo dabe lehenengoz.

Marian Elorza eta Gorka Álvarez Aranburu (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Atzerriko Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak irailaren 8a aukeratu eban Euskal Diasporearen Eguna ospatzeko. Gasteizen 2015ean egindako Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondorioetako bat Diasporearen Eguna antolatzen hasteko beharra izan zan eta aurten ekingo deutsie. Kongresu horren aurretik be, diasporeagaz lan egiten daben hainbat alkartek eta atzerriko euskal kolektibidadeek eurek aspalditik eskatzen izan dabe era horretako ospakizun bat.

Eusko Jaurlaritzeak egin dau Diasporearen Egunerako deia, eta bideo bat be atondu dau (ikusi hemen). Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoko Euskal Komunidadearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu arduratu dira irailaren 8ko ospakizuna aurkezteaz, Gasteizen, Lehendakaritzearen egoitzan egindako ekitaldian. 

Euskal komunidadeek behin eta barriro eskatu dabe holako egun bat eta Eusko Jaurlaritzeak hemendik aurrera bidea emongo deutso eskariari, adierazo dau Elorzak. Álvarezek ganeratu dauenez atzerriko euskal komunidadea eta euskal gizartea mobilizatzea da jomugea. Hartara, diasporea ikusgai bihurtzeko agendea indartzeko eskatu deutse Jaurlaritzeak mundu zabaleko 25 herrialdetan dagozan 191 euskal etxeei.

Kontuak kontu, Jaurlaritzeak dei egin deutse euskal etxeei eta euskaldunak bizi diran edozein lekuri, bakotxak bere herri edo eskualdean irailaren 8an Diasporearen Eguna ospatu deien. Euskal diasporeak dauen balioa eta Euskal Herriagaz gordeten dauen loturea agertzea izango da asmoa, ekitaldi eta ospakizunen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu