'Handia' Estadu Batuetako aretoetara helduko da

Bizkaie! 2018-07-25 09:39   Zinemea

Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma Miamin emongo dabe abuztuaren 17an eta, ondoren, beste hainbat uritan.

Eneko Sagardoy, 'Handia' pelikulan | Ikusi handiago | Argazki originala

Nazinoarteko jaialdietan ibilbide oparoa egin dau Altzoko Handiaren ibilerak kontetan dituan Handia pelikuleak. Amerikako Estadu Batuetan bertan, New York, Santa Barbara, Washington, Cleveland eta Seattle urietako jaialdietan ikusi ahal izan da. Abuztutik aurrera, baina, areto komertzialetan proiektauko dabe, publiko guztiak ikusi deian. Filmari Giant izenburua ipini deutsie ingelesez.

Abuztuaren 17an, Miamin ekingo deutso Estadu Batuetako bireari Handia-k, Tower Theater izeneko aretoan. Jatorrizko bersinoan eskainiko dabe, ingelesezko azpitituluakaz. Ondoren, herrialdeko beste hainbat uritara eroango dabe Garaño eta Arregiren zintea.

Azken urteotako euskerazko film arrakastatsuenetako bat da Handia, bai publikoaren erantzunagaitik eta baita jaso dituan sariakaitik be. Esate baterako, hamar Goya sari irabazi zituan eta Donostiako Zinemaldiaren epaimahaiaren sari berezia emon eutsien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu