Gure Zirkua Bizkaian

Bizkaie! 2018-07-24 08:19   Kulturea

Sarrerak: interneten, www.ticketea.com atarian dagoz salgai.



Gipuzkoan jada 5.000 personak baino gehiagok ikusi daben ikuskizuna Bizkaira helduko da aste honetan; zehatz esateko Ondarroara eta Gorlizera, herri bi horreetan guztira 20 emonaldi eskainiz.

Hile askoko lanaren ondoren, jentearen erantzun handiz abiatu dau Gure Zirkuak lehen birea. Lehen 20 emonaldietako bakotxean leporaino bete da karpea. Hasiera ezin hobea izan da, eta esker berbak baino ez doguz gure ikuskizunagaz bat egin daben guztientzako.

Gipuzkoako 4 herritan geldialdia eginda (Amezketan, Aian, Zumaian eta Ordizian), aste honetan Bizkaira helduko da lehenengo aldiz lehen euskal zirku ibiltaria eta lurralde horretan egingo ditu karpeak datozen 4 asteak. Gure Zirkuak uda honetan Bizkaian eskainiko dituan emonaldi bakarrak izango dira Ondarroakoak eta Gorlizkoak.


Ondokoak dira data eta ordu zehatzak

Ondarroan (Bizkaia), garagarrilaren 26tik abuztuaren 5era:

- Hilaren 26an, eguenean, 19:00etan.
- Hilaren 27an, barikuan, 19:00etan.
- Hilaren 28an, zapatuan, 19:00etan eta 21:30ean.
- Hilaren 29an, domekan, 19:00etan.
- Abuztuaren 2an, eguenean, 19:00etan.
- Abuztuaren 3an, barikuan, 19:00etan
- Abuztuaren 4an, zapatuan, 19:00etan eta 21:30ean.
- Abuztuaren 5ean, domekan, 18:00etan.


Gorlizen (Bizkaia), abuztuaren 9tik 19ra:

- Abuztuaren 9an, eguenean, 19:00etan.
- Abuztuaren 10ean, barikuan, 19:00etan.
- Abuztuaren 11an, zapatuan, 19:00etan eta 21:30ean.
- Abuztuaren 12an, domekan, 19:00etan.
- Abuztuaren 16an, eguenean, 19:00etan.
- Abuztuaren 17an, barikuan, 19:00etan.
- Abuztuaren 18an, zapatuan, 19:00etan eta 21:30ean.
- Abuztuaren 19an, domekan, 18:00etan.

**Sarrerak: interneten, www.ticketea.com atarian dagoz salgai.

Informazino gehiago jaso nahi izan ezkero, jar zaiteze geugaz hartu-emonetan ondoko bideen bitartez:

Internet:        www.gurezirkua.eus   

E-Posta:         gurezirkua@gmail.com   

Facebook:      facebook.com/GureZirkua

Twitter:        twitter.com/gurezirkua

Instagram:    instagram.com/gurezirkua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu