EtxE-ren disko barria irailean

Bizkaie! 2018-07-18 10:22   Musikea

Bagilaren 21etik garagarrilaren 31ra Crowdfunding kanpainea zabalik egongo da hemen.

Iñaki Etxezarraga EtxE indartsu jatorku. Azken disko bietan formatu akustikoan ibili ondoren, pop-rockaren aldeko apustua egin dau musikari berriztarrak: Arma, tiro, Pum! izeneko aurrerapen kantu indartsua kaleratu dau lehenengo, euskal abesti desbardinetako esaldiakaz sortua, eta udagoienerako lan barria izango dau eskuartean. Jagoa Ormaetxea musikari eta produktoreagaz dabil kantu barriak lantzen eta goi mailako lana egiten dabiz alkarregaz.


Crowdfunding kanpainea

Bagilaren 21etik garagarrilaren 31ra kanpaiena zabalik egongo da interesa dauenak laguntzinoa emon daian. Honen helburua disko barria finantzietea da eta laguntzen dauenak esklusiban jasoko dau materiala, salgai jarri aurretik. Hemen dozue linka: Crowdfunding Etxe.


Etxe

2004an ekin eutson bakarkako ibilbideari Iñaki Etxezarraga EtxE musikari berriztarrak. Aurretik Nabari taldean abeslari eta baxujole ibili ondoren, gitarra akustikoagaz hasi eban ibilbidea. Urte horren amaieran Berrizko gaztetxeak antolatutako Aldapa Musika lehiaketea irabazi eta sari horrek emon eutson lehen diskoa grabetako aukerea. Musikariak batu eta 2005ean etorri zan Zatoz nirekin izeneko lehen CDa. Lan horrek ohiartzun handia izan eban Euskal Herrian. Komunikabideetan asko zabaldu zan Etxeren musikea eta 2006an Musikan berria Gaztea saria irabazi eban.

2007. urtean, Bidea eginez izeneko CDa kaleratu eban Oihukagaz. Aurreko lanari jarraipena emonez eta diskoetxearen bultzadeagaz EtxEren musikea gero eta gehiago zabaltzen joan zan. Euskal Herri osoan kontzertu ugari emon zituan. ETBko Goazen! telesailaren lehen denporaldian bere kantu horren bersinoa egin eben.

2009an kaleratu eban Heldu eskutik izeneko diskoa Baga-Biga diskoetxeagaz. Aldaketa garaiak izan ziran arlo personalean, baita musikalean bee. Taldekidee aldaketea, diskoa lantzeko prozesuan aldaketak... Ez eban aurreko lanek izandakao erantzun onik izan eta zuzeneko emonaldiak bee gitxiago izan ziran.

2010. urtean Kantu berezi bi grabau zituan. Euskaltel-Euskadi taldearentzan Frantziako Tourrerako Maldan gora izeneko kantua eta Guk euskaraz kantuaren bersino bat. Urte horren amaieran El Conquistador del Fin del Mundo reallityan hartu eban parte Berrizko musikariak. Eta abentura horren ondoren goitik behera aldatu eban bere proiektu musikala.

2011. urtean, Trikizio taldeagaz abeslari ibili zan plazarik plaza eta urte horren amaieran Haize berri bat izeneko diskoa kaleratu eban Baga-Bigagaz. Talde formatua alde batera itxi eta emonaldi akustikoak emoten hasi zan Iban Gurrutxaga gitarristeagaz.

Bost urteko etenaldia izan eban ondoren musikagintzan. Frustazinoek bultzatuta, eta bizi personalean oinarrituta, ez eban diskorik kaleratu 2016. urterarte. Orduan be aurreko formatu berean, baina filosofia aldaketeagaz. Sentimenduz beteriko BiZi izeneko lana autoproduzidu eban. Hasieratik amaierara EtxEk berak eroan eban proiektu guztiaren lana.

Orain, 2018an, sano aldatuta dator EtxE. Pop-Rockaren aldeko apustua egin dau barriro eta talde eta guzti udagoienerako lan barria izango dau eskuartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu