21. Korrikaren iragarkian parte hartzeko deia egin dau AEK-k

Bizkaie! 2018-07-10 10:26   Euskerea berbagai

21. Korrika 2019ko apirilaren 4an hasiko da.

2019ko apirilaren 4an hasiko da 21. Korrika eta eta urtebete baino zeozertxu gitxiagoren faltan, edade guztietako jentea eskatzen hasi da AEK irailean grabauko daben iragarkirako. Antza breakdance jantzariak nahi ditue. Irailaren 11n, 13an eta 17an grabauko dabe bideoa. Protagonistek egun pare batean grabau beharko dabe, eta extrek horreetariko bakar batean. Profil desbardinak behar ditue, edade guztietakoak; beraz, interesa badozu, bialdu eposta zure datuakaz esan@aek.eus helbidera, argazki bategaz. Spot-iragarkiaren egileek eurek hautatuko dabe protagonista taldea.

Euskal Herrian, mutur batetik bestera, gau eta egun ibilten dan, euskerearen aldeko ekimen entzutetsua gero eta hurrago dago eta nahitaez lanean hasi behar da.

Abuztuaren amaieran, hartutako mezu guztiakaz harremanetan jarten hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu