Udagoienean jokatuko da Taldekako Xilaba

Bizkaie! 2018-07-04 10:12   Bertsolaritzea

Danetara, 43 bertsulari eta 15 bat gai-emoile eta antolatzailek hartuko dabe parte Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin inoiz jokatu dan xapelgorik jentetsuenean.



Hamaika (11) talde izan dira datorren udagoienean egingo dan Taldekako Xilaba xapelgoan izena emon dabenak. Danetara, 43 bertsulari eta 15 bat gai-emoile eta antolatzailek hartuko dabe parte Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin inoiz jokatu dan xapelgorik jentetsuenean.

Ondokoak dira parte hartuko daben taldeak:

Eskukula (Amikuze). Tirrit (Baigorri, Itsasu). Otsoaren 7 umeak(Donibane Garazi). Dilindan (Makea, Hazparne). Sasi Bertsolariak(Hendaia, Ziburu). Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña). Ezkorbrutak(Hiriburu). Kantiniersak (Maule, Xiberoa). Mattinsalto (Azkaine, Sara). Kontrabanda (Azkaine, Sara). Kosta ala Kosta (Hendaia).

Joan dan eguenean Larraldean egindako zozketearen ondotik finkatuak gelditu dira lehen faseko multzoak: Urriaren 12an hasi eta abenduaren lehenengoan amaituko da lagunarteko lehiaketa hau. Xapelgoari buruzko zehetasun gehiago datorren irailean izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu