Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan

Bizkaie! 2018-07-02 09:44   Kulturea

Zapatuan, Museoaren kanpoaldean milaka lagunen aurrean kontzertua emon eban Vetusta Morla taldeko kideak.

Gaurtik aurrera, garagarrilaren 2tik aurrera, eta irailaren 10era arte (barne) zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa astelehenetan, 10:00etatik 20:00etara. Ohikoa danez, udan urira hurreratzen diran turisten eskaria asetzeko helburuagaz zabaltzen da ordutegia.

Tarte horretan, Museora hurreratzen diran guztiek arte programazino honetaz gozetako aukerea izango dabee: oraintsu zabaldutako Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz; Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919; Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, 103 aretoko bideo instalazinoa eta Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren maisulanak erakusketea.

Azkenik, Artea ikasbide erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe; urtero EAEko ikasle gazteek egindako artelanak erakusgai izaten dira bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu