Bideojokoen euskerazko lehenengo topaketea, Bilbon

Bizkaie! 2018-04-18 12:33   Kulturea

Maiatzaren 12an egingo dabe Jokoteknia, Azkuna Zentroan.

Azkueko Iurdana Acasuso eta Game Erauntsiako Urtzi Odriozola (argazkia: Azkue Fundazinoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Azkue Fundazinoak azaldu dauenez, lehenengo edizino honetan euskal bideojokoen industriako aditu, ikasle eta jokalariak alkartuko ditue, gaur egungo proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako jarduerak argitzeko. Bide batez, euskerazko produkzinoaren inguruko gaur egungo diagnostiko eta prospektiba bat egiten be ahaleginduko dira. Azkuegaz batera, Game Erauntsia dabil Jokoteknia antolatzen. CodeSyntax eta DigiPen laguntzaile dira.

Maiatzaren 12an egingo dabe topaketea, Bilboko Azkuna Zentroan, 09:00etan hasita. Bideojokoen munduan dabizan hainbat sortzailek eta adituk berba egingo dabe, euren ezagutzak partekatzeko asmoz. Konbidaduen zerrendan honeek dagoz: Iker Álvarez Castellanos (Pokemon, Japonia) Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter), Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca), Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.

Ganera, egitasmoaren arduradunek eta CodeSyntaxek alkarlanean jokoteknia.eus webgunea abiarazo eta bertan egitarauari, hizlariei eta jardunaldiari buruzko informazino interesgarria zintzilikatu dabe.

Jardunaldira joan nahi dabenei aurretiaz izena emoteko eskatu deutsie (hemen), berez dobako ekimena dan arren, plaza kopurua mugatua dalako eta antolatzaileek arreta hobea eskaini daien. Egitaraua hemen behean:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu