Zoer artistearen 'La Forme' erakusketea ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2018-04-10 12:35   Kulturea

Gorte kaleko SC Gallery-n artistearen obra piktorikoa ikusi ahal izango da bagilaren 7ra arte.

Hainbat euskarri erabilten ditu Parisko artista honek bere obra piktorikoak sortzeko. Bilboko SC Galerian bilduma horretako lan barrienak ikusgai egongo dira, La Forme izeneko erakusketan.

Fréderic Battle, Zoer-en ikerlanaren ardatza eguneroko objektuen ikonografia da; espazio publikoan bazter baten ixten diran objektuak aukeratu eta bere pintura personalaren bidez berrinterpretetan ditu artista frantziarrak.

Zoer-ek hildako naturea eta paisajearen arteko obrak sortzen ditu eta batez be autoak gustetan jakoz, umetan forma honetako jostailuak eregi eta berreregi ibilten zan. Haren lanetan ikusi daiteke kotxeak jostailu forman edo industrialean kulturea ordezkatzen dauela, etorteko dagozan belaunaldien aspirazino eta desioak.

Erakusketea bagilaren 7ra arte ikusgai egongo da SC Gallery-n, Bilboko Gorte kalean, astelehenetik barikura arrastiko 17:00etatik 20:30era eta zapatu goizetan 11:00etatik 14:00etara. Sarrera librea da. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu