Euskal kulturea protagonista Berlinen

Bizkaie! 2018-04-10 08:29   Euskaldunak munduan

Etxepare Institutuak hainbat jarduera antolatu ditu egunotarako Alemaniako uriburuan.

Berlingo Freie unibersidadea | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerearen eta euskal kulturearen inguruko ikastaroak emoteaz gan, gure kulturea ardatz daben jarduerak antolatzen ditue Etxepare Institutuaren mundu zabaleko irakurleek. Asteon, Alemaniako uriburu Berlinen programazino oparoa atondu dabe, hango herritar eta ikasleei euskal kulturearen eta hizkuntzearen berezitasunak erakusteko. Berlingo Freie uinbersidadeko irakurletzea arduratu da antolakuntzaz.

Batetik, bost eguneko euskera ikastaro trinkoa egiten dabiz unibersidadean bertan. Bestetik, Etxepare Institutuaren irakurletza-programak eta euskerearen aukerak ezagutzera emongo ditue, mintegi, eztabaida, maisu-ikastaro eta proiekzinoen bidez. Etxeparek azaldu dauenez, egitarauaren helburu nagusia irakurletza-programeari ikusgarritasuna emotea da, irakasle, ikasle zein publiko zabalago bati begira.

Gonbidadu nagusietako bat Oroitz Jauregi hizkuntzalaria izango da; Berlinen mintegi bat gidatuko dau Mikel Santestebanegaz batera eta Frankfurt uriko Goethe unibersidadean, ostera, berbaldia emongo dau, Lautsystem des Baskischen (euskerearen soinuak) izenburupean.

Euskereari eta euskal kultureari Berlinen eskainitako egitarau berezi hau apirilaren 13ra artekoa izango da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu