'Desiraren kaia' izeneko diskoa dakar Joseba Gotzonek

Bizkaie! 2018-04-09 12:22   Musikea

Pop-rock estiloko zortzi abesti batzen ditu lan barriak.

Formatu digitalean kaleratu dau Joseba Gotzonek Desiraren kaia diskoa. Pop-rock estiloko zortzi abesti batzen ditu lan honek eta gitarra elektrikoen moldakuntzak nabarmenak dira pieza guztietan. Portugaleteko musikariak egindako diskorik komertzialenetako bat da, halandabe melodiak sortzeari eutsi deutso.

Abestiek istorio erotiko-erromantikoak ditue oinarrian, sortutako munduak, birtualak eta errealak sortuz eta norbera bere mundu erotikoaren bila joan daiten bultzatu,. Horretarako, erotiko-sexual kontzeptua gizarteagaz nahastau dau musikariak, norberaren hainbat istorio eguneroko bizitzan islatu daizan.

Disko honetatik single bi atera ditu Joseba Gotzonek: Urtzen naiz eta Besarkagarria, azken hau IMFstudioak egindako bideoklipagaz.

Nazinoarteko birea Bartzelonako Barnasants Jaialdian hasi eban eta Euskal Herrian lehenengo kontzertua Bilbon eskainiko dau, hilaren 27an. Holan, Portugaletekoak Poltsiko Musika zikloa amaitutzat joko dau. Hurrengo kontzertuak Mallorcan, Kuban, Mexikon, Katalunyan, Argentinan edo Perun emongo ditu:


Desiraren kaia
zuzenean

Apirilaren 27an, Bilboko Bertendona Institutuan.

Maiatzaren 3an, Palma de Mallorcako Taberna Jai Alain.

Maiatzaren 4an, Pollençako Saló Parroquial del Port (Mallorca).

Maiatzaren 5ean, Bunyolan (Mallorca), 21:00etan.

Maiatzaren 6an, Llucmajor-en (Mallorca). 

Garagarrilean. La Habana (Cuba). 

Abuztuaren 11-18ra, Méxicon.

Irailaren 28an, Zaragozan.

Irailaren 30ean, Lleidan, Café del Escorxador-en.

Urriaren 3an, Buenos Airesen.

Urriaren 4an, San Nicolásen (Argentina).

Urriaren 5ean, Rosario (Argentina).

Urriaren 6an,  Villa María (Argentina). Vittelo.

Urriaren 7an,  Paranán (Argentina). Teatro de 3 Febrero.

Urriaren 10ean, Viedman (Argentina). Casino.

Urriaren 12an, Viedman (Argentina).

Urriaren 19-28ra, Perú.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu