Josemi Ibarretxe gidoilari eta pintorea hil da

Bizkaie! 2018-04-04 08:21   Zinemea

Javier anaiagaz batera, telesail eta film labur ugaritan parte hartu eban.

Josemi Ibarretxe (argazkia: EITB) | Ikusi handiago | Argazki originala

Sorkuntzearen alderdi asko landu zituan Josemi Ibarretxe bilbotarrak, tartean pinturea. Arte Ederrak ikasi zituan gaztetan. Halandabe, zinemagintzeagaz lotutako lanek egin eben ezagun. Javier anaiagaz batera, hainbat film eta telesailetako gidoilari eta zuzendari izan zan. 1993an produkzino-etxe bat sortu eban hiru anaiagaz batera.

Pelikulen artean, Solo se muere dos veces, Sabotage!! eta Un mundo casi perfecto egin zituen Ibarretxe anaiek. Josemik normalean gidoiaren ardurea hartzen eban.

Beste alde batetik, Euskal Telebistan erantzun itzela euki eban Vaya Semanita umorezko programan be gidoilarietako bat izan zan. Saioaren hasierako aldian parte hartu eban Josemi Ibarretxek, hau da, ikus-entzuleen artean onespen handiena euki ebanean.

Umorea lantzen abila zan Josemi Ibarretxe, haren ingurukoek gogoratu dabenez. Umore absurdo, bakar eta errepetiduezina eukala aitatu dau Joseba Gorordo zinemagileak sare sozialetan. Bingen Zupiria, Jaurlaritzako Kultura sailburuak be gogoan izan dau Ibarretxe.

Josemi Ibarretxe 1957an jaio zan, Bilbon, eta 60 urtegaz hil zan, domekan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu