Xabier Montoiaren testu bat urteko nazinoarteko fikzino onenen artean

Bizkaie! 2018-02-26 11:09   Kulturea

Best European fiction bilduman jaso dabe idazlearen lana.

2010etik, Dalkey Archive Press argitaletxeak urtero kaleratzen dau Best European fiction bildumea, nazinoarteko idazleen fikzinozko testu onenak batzen dituan antologia. Aurten, Xabier Montoia euskal idazlearen My Mother Calls Me a Pirate (Amak pirata deitzen nau) lana be bertan topau daiteke, 2018. urteko lan onenen artean.

Jatorriz euskeraz idatzitako testua ingelesez irakurri daiteke bilduman, Kristin Addis-ek itzulia. Bilduma honen bitartez, idazle eta lan barriak ezagutzera emoten jakez nazinoarteko irakurleei zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europar fikzinoa bizirik eta indartsu dagoala erakusten dau liburuak eta ganera, herrialde txikerretako lanei bultzada berezia emoten deutse, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen dira eta. 

Halandabe, ez da lehen aldia euskal idazle baten lana aukeratu dabela, izan be, Karmele Jaio, Iban Zaldua edota Harkaitz Cano idazleen lanak, besteak beste, argitaratu ditue aurreko edizinoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu