Jon Pertika, euskal jantzen bultzatzailea, hil da

Bizkaie! 2018-02-20 08:49   Kulturea

Beti Jai Alai taldea sortu eta pieza bat baino gehiago berreskuratu zituan.

Jon Pertika (argazkia: Oier Araolaza/Dantzan.eus, cc-by-sa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko jantza tradizionalaren munduko ekintzaile sendoenetako bat hil da, Jon Pertika. Bilboko Basurtu auzoko Beti Jai Alai taldea sortu eban eta hango zuzendari izan zan. Talde horren bidez, euskal jantzak ikertzen eta zabaltzen ibili zan. 1968an sortu eban Beti Jai Alai eta, hortaz, taldea mende erdia betetear zala hil da Pertika. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean be luzaroan ibili zan.

Tradizinozko jantzak gaur egungo publikoari aurkezten lan handia egin eban Pertikak. Bilbo eta Bizkaiko ohiturak aztertu eta jantza bat baino gehiago berreskuratu zituan. Esate baterako, uriko alkateak urtero abuztuaren 15ean egiten dauen Begoñako aurreskua berak berreskuratutakoa da. Jantzak ohituraz egin izan diran moduan agertzea izan da beti Pertikaren asmoa, apaingarri barri barik.

Euskal jantzei eta fokloreari egindako ekarpen baliotsuagaitik, Teila saria emon eutsien Jon Pertikari 2017ko Durangaldeko Merinalde Egunean. Era horretara, eskualde haretako jantzak berreskuratzen egindako ahalegina eskertu nahi izan eutsan Gerediaga alkarteak. Bilboko Udalak be errekonozimendua egin eutsan eta, heriotzearen barri jakindakoan, doluminak bialdu deutsez Pertikaren senide eta lagunei.

Jon Pertika bilbotarra 80 urtegaz hil da. Gaur, martitzena, egingo dabe haren aldeko hiletea, Sortzez Garbiaren eleizan, 19:00etan.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu