Txandrio, Arabako Kuadrillartekoan lehenengo finalistea

Bizkaie! 2018-02-19 08:58   Bertsolaritzea

Aramaixoko Sobrak taldeari irabazi deutso Araiako finalaurrekoan.

Araiako saioa (argazkia: Arabako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako Kuadrillarteko Bertsolari Txapelketea aurrera doa eta dagoeneko Gasteizko finalean kantauko dauen talde baten barri badogu. Arabako Errioxako Txandriok Araiako gaztetxean jokatutako saioa irabazi dau asteburuan, Aramaixoko Sobrak-en kontra. Hartara, Txandrio martiaren 17ko azken saioan izango da.

Arabako Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, giro bikaina izan zan Kuadrillarteko 1. finalaurrekoa jokatzeko momentuan Araiako gaztetxean. Pikoteo txiki baten ostean, Araiako lagun kuadrilla batek preparautako bertso sorteagaz hasi zan saioa; ondo azaldu eben zelakoa dan Araia, egiten dauen hotza eta zelan bizi diran.

Txandrio taldearen izenean Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea bertsolariak ibili ziran kantuan. Aramaixoko Sobrak taldearen partetik, Unai Etxenausia, Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Paula Amilburu eta Aitor Ugarte.

Gai jartzailea Aitana Iradier zalduondarra izan zan. Saioko hiru epaileak honeek: Maria Izaga Aramaioxoko Sobrak taldearen ordezkaria, Josu Olano Txandrio taldearen izenean eta Mikel Fernandez de Arroyabe Arabako Bertsozale Alkarteko epaile.

Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek taldekako hainbat ariketa egin behar izan zituen: binaka ofizioetan, hirunaka koplatan, asmakizuna hirunaka... Azkenean, epaileek Txandrioren alde egin eben.

Hurrengo zapatu bietan jokatuko dira beste finalaurreko biak, Amurrion eta Aramaion. Finala, barriz, martiaren 17an jokatuko da, eta egun osoko jaia egingo dabe Gasteizko alde zaharrean. Eguerdian, Gasteizko muinoan kokatutako Landatxo kiroldegian hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak ibiliko dira tabernarik taberna. Bazkalostean finala jokatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu