Miguel de Unamuno Sarian parte hartzeko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2018-02-15 11:56   Kulturea

Apirilaren 30era arteko epea dago saiakerak aurkezteko.

Bilbon jaiotako Miguel de Unamuno idazle eta pentsalariaren omenez, 1999tik antolatzen dau urtero Bilboko Udalak lehiaketa hau. Aurtengo edizinoaren deialdia zabalik dago. Sari literarioa da, kasu honetan saiakeren alorrekoa. Gaia librea da, aurkeztutako lanak inoz argitaratu bakoak izan behar dabe eta 100 folioko luzerakoak gitxienez.

Udalak azaldu dauenez, edozein personak parte hartu leike lehiaketan, bertokoa zein atzerritarra izan. Hori bai, testuak gaztelaniaz edo euskeraz idatzita egon beharko dira. Sari nagusi bi emongo dira, hau da, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeena, bakotxa 6.000 eurokoa.

Lanak apirilaren 30era arte aurkeztu leitekez, Bilboko udaletxean. Bestela, internet bidez be badago bialtzerik, horretarako berenberegi sortutako webgunean. Sariketearen oinarriak be ikusgai dagoz bertan.

Igaz, Mario Martín Gijón izan zan irabazlea gaztelaniazko kategorian, Un segundo destierro. La sombra de Unamuno en el exilio español lanagaz. Euskerazko kategorian, barriz, irabazlea Asier Amezaga ikerlari, Soziologian doktore eta Gabriel Arestiren figuran aditua izan zan Inor ez delako profeta bere mendean, Gabriel Arestiren egunean lanagaitik. Edizino horretan, 96 lan aurkeztu zituen, 89 gaztelaniaz eta zazpi euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu