'Istorio Biziak' Bilbon

Bizkaie! 2018-02-15 11:29   Kulturea

Ahozko narrazinogintzearen ganeko egitasmoa martiaren 4an amaituko da.

Datorren astelehenean, hilaren 19an, Istorio Biziak programearen  beste edizino bat martxan jarriko dau Bilboko Udalak. Barruti bakotxean erreferentziazko kultura ekimen bat eskaintzeko helburuagaz sortu eben egitasmoa orain dala lau urte eta aurten ahozko narrazinogintzearen ganeko 22 jarduera eskainiko ditue Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta barruti horretako beste gune batzuetan. Ekimen guztiak dobakoak izango dira, eta helduei zuzendutakoek haurtzaindegi zerbitzua izango dabe astelehenetik barikura.

Sustraien bila. Memorias de África izenburupean, Afrikako kulturearen, kondairen, istorioen eta soinuen ganeko hainbat jarduera programau ditue. Horrezaz gan, aurreko edizinoetan harrera beroa izan eben ekimenetako batzukaz be jarraituko dabe, besteak beste, mikro-kontakizunen sorkuntza tailerragaz edo Artxandako funikularraren ganeko istorio gidatuakaz. Ganera, ipuin-kontalarien atalean, aukera zabala egongo da ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskeraz, batzuk helduentzat, eta beste batzuk umeentzat, baita familia osoak gozetako sorkuntza espazioak be.

Udalak jakinarazo dauenez, aurten be askotariko estilo eta teknika profesionalak izango dira. Jada ezagunak diran narratzaileakaz batera, Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte).

Ahots honeek be entzun ahal izango dira: Ana Griot, Maider Galarza edo Boni Ofogo (Kamerun barrualdeko herri batekoa, eta ipuinak kontetearen lanbide zaharrean ibilten da); Arkaitz Estiballes bertsolaria eta Mama Crea eszenako artistak (Rakel Imaz eta Nuria M. Cres), baita umeei zuzendutako ahozko tradizinoan espezializautako beste batzuk be, Dorleta Kortazar (euskeraz), Anne Wilding (ingelesez) edo Samuel Mountoumnjou kamerundarra (frantsesez), besteak beste.

Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu