Euskal artistak mundura

Bizkaie! 2018-02-14 08:58   Kulturea

Bitamine Faktoriak erresidentzia artistikoen deialdia zabaldu dau.

Gaur egungo euskal artea nazinoartera zabaltzeko Bitamine Faktoriak egindako planaren barruan dator deialdia. Programa honen bidez ikerkuntza artistikoa eta produkzinoa sustatu nahi ditu, sortzaileei bultzadea emon eta artisten nazinoarteko mobikortasuna erraztu. Disziplina guztietako sorkuntzak babestuko ditue.

Bitamine Faktoriak zehaztu dauenez, Euskal Autonomia Erkidegokoak diran edo gaur egun bertan bizi diran artistek eskatu leikie programan parte hartzea. Euren proiektuak aurkeztu eta, ondoren, batzorde batek erabagiko dau programan nork parte hartuko dauen. Eragile kulturalak, komisarioak eta artistak egongo dira batzordean.

Proiektua, eskatzailearen ibilbidea, dagozan baliabideei eta garatuko dan testuinguruari begirako egokitasuna eta artistearen bitartekaritza gaitasunak balorauko ditue batzordekoek.

Aukeratzen dituen proiektuei fase bitan lagunduko deutsie. Lehenengo, egitasmoa gauzatzeko lankidetzea egongo da hainbat hilez. Ondoren, Euskal Herritik kanpora eroango da sortutakoa, Argentinako uriburu Buenos Airesera, hain zuzen be. Bertako erakundeakaz batera, jarduera egutegi bat finkatu eta artistak museoetan, kulturguneetan eta galerietan ibiliko dira, mahai-inguru, eztabaida, tailer, topaketa eta lan kolektiboetan parte hartzen.

Bitamine Faktoriak bidaiaren gastuen eta azpiegiturearen ardurea hartuko dau. Ganera, ordainsaria emongo jake aukeratutako artistei, baita proiektua produzidu, atondu eta kudeatzeko babesa be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu