Ermuko XI. Euskerazko Piropo Lehiaketea abian

Bizkaie! 2018-02-12 10:32   Euskerea berbagai

Euskerea modu sortzaile, adierazkor, ez sexista eta ludikoan erabiltea da helburua.

San Balendin egunaren bueltan, XI. Euskerazko Piropoen Lehiaketea antolatu dau Ermuko Udaleko Euskera sailak. Nahi daben guztiek parte hartu leikie, euskeraz idatzitako piropoa liburutegian ipiniko dan kutxatxuan sartuta. Bestela, euskara@udalermua.net helbidera be bialdu leitekez, zezeilaren 14tik martiaren 11ra bitarteko epea dago.

Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatuko ditue, eta bakotxean sari nagusi bat egongo da. 15 urtetik beherakoen arteko irabazleari 50 euroko erosketa-txekea emongo deutsie, 18 urtetik beherako onenari 100 eurokoa eta helduen kategoriako irabazleak izango dau saririk mamintsuena: Lagun birentzako talaso zirkuitua, aromaterapiaren bidezko masajea eta menua, Donostiako La Perlan.

Piroporik onenak aukeratzeko orduan, besteak beste, originaltasuna, sormena eta luzerea balorauko dira. Iraingarriak eta sexistak diran piropoak ez ditue onartuko. Euskerearen erabilerea modu sortzaile eta ludikoan bultzatzeko lehiaketea dan ezkero, Udalak herritar guztiei parte hartzeko deia egin deutse.

Oinarriak, hemen.

Igaz Amaia Ezenarrok irabazi eban helduen kategoriako saria; hauxe bere piropoa: Muxurik onena, goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu