'Tenpluak erre' disko barriagaz dator Liher taldea

Bizkaie! 2018-02-08 10:07   Musikea

Martiaren 3an ekingo deutsie lan honen aurkezpen bireari Donostian.

Liher taldea (argazkia: Galder Izagirre) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mezu ausarta aukeratu dau Liher taldeak bere bigarren lan luzerako, izan be tenpluak erreteko deia egin dabe, eraikin honeek zalantzan jarteko deia, hain zuzen be.

Hamaika kantuz osotu dabe igazko urtarrilean ontzen hasi ziran diskoa. Prozesu intensoa izan dala dinoe eta geldoa. Hauts, euren aurreko diskoagaz egin ez eben moduan, orain patxadaz hartu dabe eta urtebete egon dira lanean, gauzak ondo pentsau, geure artean kantuak sortzen, berba egiten… dino taldeko gitarrista eta abeslari Lide Hernandok.

Lehenengo lan luze haregaz konparauta, Tenpluak erre bilduman soinua dezente gordindu dala autortu dau Hernandok, nahiz eta kantu lasaiak be badiran. Ironiarako eta bigarren irakurketarako tartea be badagoala dinoe.

Diskoa autoproduzidu egin dabe eta Donostiako IN estudioetan gauzatu ditue grabazino lanak, bateriarenak izan ezik, honeek Urdulizko Tio Pepen egin ditue. Nahasketak, barriz, Karlos Osinagaren esku laga ditue Tolosako Bonberenean egiteko.

Laukoaren helburua zuzenekoak eskaintzen hastea da, bai Euskal Herrian eta baita nazinoartean be. Oraingoz martian ez dira geldirik egongo, Donostian emongo deutsie hasierea diskoaren aurkezpen bireari hil horren 3an. Aurrerago, 6an, Gasteizen izango dira eta 8an, Bilboko Kafe Antzokian. Iragarri dabenez, apirilerako eta maiatzerako be baditue emonaldiak agendan programauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu