Umeen Literaturako VI. Mikel Zarate Saria abian

Bizkaie! 2018-02-06 13:45   Kulturea

Lanak bialduteko azkenengo eguna apirilaren 30a izango da.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, txikitxuentzako ipuin barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, umeen literaturako Mikel Zarate lehiaketea atondu dabe, euskal kulturearen alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Lanak bialduteko azkenengo eguna apirilaren 30a izango da.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu behar dira, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak. Testuek gitxienez hamar orrialde eukiko ditue, eta gehienez, 50.

Idazlanak ondoko helbide honetara bialdu behar dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria. Aretxalde, 1 48196 Lezama. Epaimahaiak maiatzaren 31n jakinarazoko dau bere ebatzia. Leire Bilbao Barruetabeñak, Miren Agur Meabe Plazak eta Xabier Mendiguren Elizegik osotuko dabe epaimahaia.

Sari bakarra emongo dabe, 3.000 eurokoa. Horrezaz aparte, Elkar argitaletxeak nobela edo ipuin saritua plazaratuko dau, sariaren barri emon eta sei hileko epean, behar dituan irudiz horniduta.

Lehiaketearen inguruko argibide gehiago behar izan ezkero: Lezamako Udala, liburutegia@lezama.org edo 944556126; eta, Elkar argitaletxea, liburuak@elkar.eus edo 943310267

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu