2018/02/06 19:30

Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) | Berbaldiak

'Agustín Ibarrola, la estética de la ética'.

19:30

Agustín Ibarrolaren Censuras-Zentsurak erakusketearen harian, artistearen obran aditua dan Juan Ángel Vela del Campok berbaldia emongo dau.

Juan Ángel Vela del Campo (Bilbo, 1947) Ibarrolaren obran gehien sakondu daben adituetako bat da. Telekomunikazinoko injinerua da, eta 1987an Madrilen egindako Ibarrolaren erakusketearen katalogoko testuak koordinau zituan. Orduan hasi zan prentsa, irrati eta telebistako kultura saio-idazle moduan lanean. 2000. urtean, Salzburgoko Kultura Fondoko Musika eta Antzerki Kritikearen saria eskuratu eban. Fondo de Cultura Económicaren ‘Historia de la Música en España e Hispanoamérica (8 liburuki, 29 espezialista) koordinau eban. Hamarkada batez Erromako Flamenko Jaialdia koordinau dau. 2015etik Terras sem sombra jaialdiaren zuzendari artistikoa da, Portugaleko Alentejo Beherean. Gastronomia Akademiako akademikoa da, eta Cappella Napolitana-ko ohorezko presidentea, baita Napoleseko San Pietro a Majella kontserbatorioko irakaslea bere.

Bartzelonako Lizeoko opera digitalaren proiektuko sortzaile eta zuzendaria izan zan lehenengo lau urtetan, eta Operaren Lagunen Bilboko Alkarteko Tutto Verdiren programearen zuzendari kulturala da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu