Wikipediaren APP-a euskeratu dabe

Bizkaie! 2018-02-06 08:27   Euskerea berbagai

Sareko entziklopediaren eduki guztiak eskuko telefonoan erakusten ditu aplikazino horrek.

Euskal Wikilarien Kultura Alkarteak eta Azkue Fundazinoak aurtengo ikasturtean sinatutako akordioari esker, internetegaz eta teknologia barriakaz lotutako hainbat tresna euskerara itzultzeko prozesua hasi dabe. Open Street Map eta Wikipediaren softwarea izan ziran lehenengoak eta, orain, Wikipediaren APP-a euskeratu dabe.

Android zein iOS sistemetarako egin dabe itzulpena. Hartara, eskuko telefonoaren bidez Wikipedia erabilteko balio dauen aplikazino hori deskargau ezkero, hurrengo gaurkotzean euskerara aldatzeko aukerea emongo dau.

Wikipediaren aplikazinoak aukera ugari emoten deutsez telefonoaren bidez sareko entziklopediaren informazino guztira heldu nahi dabenei. Artikuluak hizkuntzearen arabera bilatu leitekez, bakotxaren hobespenetan oinarrituta, eta azken egunean gehien kontsultau diran artikuluak eskaintzen ditu. Ganera, eguneko argazkia be erakusten dau.

Azkue Fundazinoak ohar baten azaldu dauenez, behin Wikipediaren aplikazinoa euskeratuta, itzulpenak egiten segiduko dabe. Hurrengo asteetan beste software batzuk aurkeztuko ditue. Euskaldun guztiek sareko ezagutza guztia euren hizkuntzan jaso ahal izatea da helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu