Arabako Kuadrilartekoaren finalaurrekoak, erabagita

Bizkaie! 2018-02-05 11:12   Bertsolaritzea

Txandrio, Ibabeko Bertaren bilobak, Sumendi bete poto, Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor bizirik sailkatu dira.

Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira bat-bateko hamalau saioak Arabako Kuadrilartekoaren lehenengo fasean eta talde parte-hartzaile guztietatik sei sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakotxeko irabazleak, eta talde bi sailkapenaren arabera. Honeek dira:

- Txandrio (Arabar Errioxa), A ligako irabazlea.
- Aramaixoko Sobrak, B ligako irabazlea.
- Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), D ligako irabazlea.
- Sumendi bete poto (Gasteiz), E ligako irabazlea.
- Bapateroak (Gasteiz), 1.a sailkapenaren arabera.
- Errekaleor bizirik!, 2.a sailkapenaren arabera.

Hiru finalaurrekoak, barriz, holan osotu dira: zezeilaren 17an, zapatuan, Araiako Gaztetxean, Txandrio (Arabar Errioxa) vs Aramaixoko sobrak izango dira. Hilaren 24an, barriz, Amurrioko Gaztetxean Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) vs Bapateroak (Gasteiz). Martiaren 3an, zapatuan, Aramaioko Sastiñan, Sumendi bete poto (Gasteiz) vs Errekaleor Bizirik!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu