'Handia'-k hamar Goya irabazi ditu

Bizkaie! 2018-02-05 07:55   Zinemea

Eneko Sagardoyk aktore barri onenaren saria eskuratu dau.

Eneko Sagardoy, Goya saria eskuan dauela (argazkia: rtve) | Ikusi handiago | Argazki originala

Madrilen egindako galan, euskerazko zinemagintzea eta sortzaileak izan ziran protagonista, Handia-ren arrakasteari esker. Zinema-aretoetara ikusle gehien eroan dituan euskerazko pelikulea izateaz gan, sari gehien irabazi dituenetako bat be bihurtu da. Hamairu izendapen izan arren, hamar Goya emon eutsiezen Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmari, hortaz, aurtengo edizinoan saririk gehien Handia-k irabazi dau.

Batetik, jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi eben Aitor Arregik eta Jon Garañok, Andoni de Carlos eta Jose Mari Goenagagaz batera (lauren artean idatzi eben gidoia). Bestetik, Eneko Sagardoyk gizonezko aktore barri onenaren Goya saria eskuratu eban, Altzoko Handiaren azalean egindako lanagaitik.

Horrezaz gan, beste hainbat sari irabazi zituan Handia-k: Argazki onenarena (Javi Agirre Erauso), produkzino zuzendaritza onenarena (Ander Sistiaga), jatorrizko musika onena (Pascal Gaigne), zuzendaritza artistikoa (Mikel Serrano), jantziak (Saioa Lara), makillajea (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre), efektu bereziak (Jon Serrano eta David Heras) eta montajea (Laurent Dufreche eta Raul Lopez).

Aurtengo Goya sarietan nabarmendu dan beste film bat Estiu 1993 kataluniarra da. Horri esker, zuzendari barri onenaren saria emon deutsie Carla Simoni, eta gizonezko aktorerik onenarena Javier Gutierrezi. Film onenaren eta zuzendari onenaren sariak Isabel Coixeten Bookshop-ek irabazi ditu.

Gizonezko aktorerik onena Javier Gutierrez izan da (El autor) eta emakumezkoen atalean, Nathalie Poza (No sé decir adiós). Dokumental onena Muchos hijos, un mono y un castillo (Gustavo Salmerón) izan da, eta animazinozko onena Tadeo Jones 2 (David Alonso eta Enrique Gato).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu