'Zaldieroak' azken urte bietako zinten bildumea argitaratu dau

Bizkaie! 2017-11-28 09:53   Kulturea

De Rerum Natura 7 liburua Elkar argitaletxearen eskutik dator.

Patxi Huarte 'Zaldieroa' marrazkilaria (Argazkia: Elkar) | Ikusi handiago | Argazki originala

Egunean eguneko jazoerei begiratzen deutse Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak eta horren kronikea zinta formatuan argitaratzen dau Berria egunkarian egunero, eta zapatuetan Noticias taldeko egunkarietako Ortzadar gehigarrian.

Hamalau urte daroaz jardun horretan eta hamabi dira De Rerum Natura antologiaren lehenengo liburukia argitaratu ebanetik, denpora nahikoa bere lanak jasan dituan aldaketak nabarmentzeko, izan be hasierako ale horretarako irudiak zuri-baltzean kaleratu zituan eta, orain, barriz, zinta guztiak kolorean argitaratzen ditu. Urte honeetan guztietan umorea be aldatu egin jakola autortu dau Zaldieroak, hasieran ausartagotzat eban bere burua eta horrek be isla izan dau bere ilustrazinoetan.

Bilduma honetako liburuak urte birik behin kaleratzen ditu eta orain dakarrena zazpigarrena da. Aitatutako egunkari bietan plazaratu dituan 700 zinta ingurutik 250 aukeratu ditu. 2015-2017 urteen errepaso honetan, Katalunia da gehien azaltzen dan gaia, baina ez bakarra, hor dagoz Azken Antxoa, Urkullu Panpina Hiztuna, Nafarroako Katebegi Galduak eta modu nabarmenean, twitter-eko euskal komunidadean bere txioak zabaltzen dituen lagunak. Danetara, 40 bat gidoi batu dituala dino Huartek, hori da liburuak dauen alderik interesgarriena, autortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu