Zine Kontari, euskerazko pelikulen zikloa Bilbon

Bizkaie! 2017-11-28 08:38   Zinemea

Zazpi proiekzino antolatu ditue, danak dobakoak.

'Loreak' emongo dabe abenduaren 13an. | Ikusi handiago | Argazki originala

SGAE erakundearen Euskal Autonomia Erkidegoko batzordeak eta Euskadiko Gidoilari Profesionalen Alkarteak hirugarren urtez antolatu dabe Zine Kontari zikloa, azken urteotan euskeraz egindako filmak publikoari ezagutzera emoteko, hainbat genero eta formatutako pelikulen aukeraketa baten bidez. Bilboko Campos Eliseos antzokian izango dira emonaldiak, abenduaren 12tik 15era:

Proiekzinoak Kupula aretoan izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita; hilaren 15eko saioa, ostera, 18:00etan hasiko da. Ikusleak doban sartu ahal izango dira. Antolatzaileen arabera, euskerea maite daben guztientzako, hobetu nahi dabenentzako zein ikasten dabizanentzako ekimena da Zine Kontari. Eusko Jaurlaritzearen babesa dau zikloak.

Lehenengo egunean, abenduaren 12an, Ageda Kopla Taldeak sortutako Beti bezperako koplak film laburra eta orain dala urte batzuk erantzun oso ona izandako Kutsidazu bidea Ixabel lan luzea emongo ditue. Izen bereko liburuan oinarritu ziran Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo pelikula hori egiteko.

Abenduaren 13an be, saio bikotxa egongo da: Lehenik eta behin, Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun proiektauko dabe eta, ondoren, Loreak. Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film hori azken urteotan euskal zinemagintzeak emondako esanguratsuenetako bat da, Oscar sarietako hautagaien artean be egon zan.

Hilaren 14an, Arantza Ibarraren Betiko eta Aitor eta Amaia Merinok zuzendutako Asier ETA biok emongo ditue. Amaitzeko, 15ean, film bakarra proiektauko dabe: Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzendutako Aita zonbia naiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu