'Paddington 2', euskeraz, gaurtik aurrera

Bizkaie! 2017-11-24 09:59   Zinemea

Zinema Euskaraz programeari esker bikoiztu dabe filma.

Nazinoartean sekulako erantzuna dauen pertsonaia da Paddington hartza eta haren abenturen bigarren atala zinema-aretoetara heldu da. Zineuskadi erakundeak bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan, areto batzuetan euskeraz ikusi ahal izango da Paddington 2, gaur, barikua, hasita.

Paul King estadubatuarrak zuzendutako marrazki bizidunetako pelikula hau umeei zuzendutakoa da. Paddington Brown bere familiagaz bizi dan hartza da, bizilagunen artean ezagun egin da eta mermeladea eta alaitasuna banatzen ibilten da. Izekorentzat opari berezi baten bila dabilela, antxinako liburu arraro biren barri izango dau eta horreek erosi ahal izateko ahalegina egingo dau. Baina, halako baten, liburuak ostuko ditu baten batek, eta Paddington arduratuko da lapurra topeteaz.

Zinema Euskaraz egitasmoaren bidez, herritarren eskura nazinoarteko film barriak jarten ditue, aretoetan eta euskeraz. Modu horretara, euskal herritarren artean balio zinematografikoak bultzatu nahi ditue eta kultura arloko komunikazinoan euskereari lekua egin, Zineuskadiren arabera. Holan, astialdian euskerearen erabilerea normalizau nahi dabe.

Egitasmoaren barruan, urtero hainbat film euskeratzen eta estreinetan dira. Paddington 2 gaurtik ikusi ahal izango da eta, ganera, Zineuskadik azaldu dau, aurretik estreinautako pelikulea, Hurrak eta lapurrak 2, areto batzuetan emoten dabizala oraindino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu