Amie Siegelen 'Negua' bideo-artelana Bilboko Guggenheimen dago

Bizkaie! 2017-11-24 08:10   Kulturea

Europan erakusten daben lehenengo aldia da.

Bideoak eta zuzeneko musikeak bat egiten dabe 'Negua'-n (argazkia: Guggenheim Bilbao) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Guggenheim Museoaren Film & Video aretoko 2017ko programazinoa zarratuko dau Negua izeneko ikus-entzunezko artelanak. Izatez, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren jaubetzakoa da Amie Siegelek 2013an sortutako obra hori, eta orain arte Ameriketan ikusi ahal izan da. Lehenengo aldiz Europara ekarri dabe, beraz.



Amie Siegelek obra edegi legez sortu eban Negua, erakusten dan bakotxean aldatu egiten da eta; jatorrian 2013an filmau eban Zeelanda Barrian, eta grabaturiko soinudun proiekzinoak eta zuzeneko emonaldiak txandakatzen ditu. Txandakatze horrek erakusketa-aretoa produkzinorako eta sormenerako espazio aktibo legez ikusteko aukerea emoten deutso bisitariari.

Amie Siegelek lekuan lekuko artistakaz egiten dau lan Negua obrearen aurkezpen bakotxean; musikari, aktore edo efektu-sortzaileak izaten ditu alboan zuzeneko emonaldi horreetan eta holan, obreak bere aldi baterako kokapenagaz dauen hartu-emonean sakontzen dau. Filmaren erreprodukzino bakotxa berrinterpretau egiten da soinu-banda baten bitartez. Eten bako aldaketa horretan, off ahots, soinu-efektu eta musikeari esker, obrearen emonaldi guztiak sano bereziak izaten dira, bideoak irauten dituan hogeita hamar minutuetan.

Bilbon, obrea martiaren 11ra arte egongo da ikusgai eta bitarte horretan zuzeneko hamar emonaldi programau ditue. Lehenengoa gaur, hilak 23, eta hurrengoa bihar, 24. Hurrengo asteetako zortzi barikutan be zuzeneko emonaldiak egongo dira, azkena martiaren 9an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu