Ziklo barri bat edegi dau Jon Arretxek 'Arrutiren Banda' liburuagaz

Ainhoa Lores 2017-11-23 10:30   Kulturea

Bere jaioterrian, Basaurin, kokatu dau istorioa idazleak.

Jon Arretxe eta IƱaki Aldekoa (Argazkia: Erein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Toure personaiaren zikloa alde batera ixtea erabagi dau oraingoz Jon Arretxek eta istorio, leku eta personaia barriei zabaldu deutsoz ateak Arrutiren banda liburuagaz.

Egileak Bilbotik hur kokatu dau bere nobelea orain be, Tourek San Frantzisko auzoa eban bizitokia eta, orain, barriz, Basauri aukeratu dau, bere jaioterria. Zorra kitatu dot nire herriagaz, atzerriko eta Euskal Herriko beste leku batzuetan hainbat istorio kokatu eta gero, neure herrira itzuli naz behingoz.

Istorioa furgoi blindatu baten lapurreteagaz hasten da, protagonistea Basauriko espetxean sartzen dabe eta bertan garatzen da tramea. Arretxeren helburu nagusia elebarri laburra, erritmo bizikoa, sorpresa asko dituana… idaztea izan da.

Aurreko lanetan baino umore gehiago sartu dauela be nabarmendu dau idazleak, umore baltza eta nahiko absurdoa batzuetan, baina egitura nahiko sinple bategaz, hau da, hari bakar bat ondu dau Arretxek, trama nagusi bategaz eta istorio paralelorik bakoa.

Iñaki Aldekoa Ereineko Editorearen ustez, estilo aldaketa bat egon da Arrutiren banda-n: Tramea soildu egin dau idazleak, nobelea irakurri ahala pelikulen erritmoa dago. Betelan gitxi dagoala eta trameari oso modu soilean eusten deutsola gehitu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu