'Maren' eta 'Libe' elebarriak aurkeztu ditu Alaine Agirrek

Bizkaie! 2017-11-22 11:40   Kulturea

Bilduma barri bateko liburukiak dira nobela biak.

Alaine Agirre (Argazkia: Erein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Erein argitaletxeak Txandaka bildumea jarri dau martxan Alaine Agirreren Maren eta Libe elebarriakaz. Ez dira, baina, jasoko dituan lan bakarrak izango, izan be, egilea hurrengoak lantzen dabil jada. Agirrek aurkezpenean azaldu dauenaren arabera, istorio batzuk plazaratu nahi zituan, baina ez eban nahi elebarri guztiak leku edo une berberetik kontau.

Maren-i jagokonez, hamasei urteko neskatoa da eta bizitzan gauza asko ditu deskubriduteko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Protagonistea esperientzia guztiak batzen eta abenturak biziten joango da, baina bide horretan, konturatuko da bere burua dala, batez be, deskubridu, ezagutu eta onartu beharrekoa.

Libe-ren kasuan, protagonistea Marenegaz dabil, gustura. Halandaze, Libek ez dau harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinisten dau eta holan sentidu nahi dau aurrerantzean be. Mareni aitatu nahi deutso gaia, baina ez daki zelan egin, ez deutso min emon nahi. Biziteak eten barik aldatzen gaitu eta hartzen doguzan erabagiek ezinbestean marketan gaitue, aukera bakotxean zeozer irabazten dalako, baina baita zeozer galdu be.

Urte emonkorra da 2017a Alaine Agirrerentzat, hile honeetan lau liburu kaleratu ditu dagoeneko: Udabarrian, Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburua eta Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama elebarria argitaratu zituan; orain, barriz, Libe eta Maren dakarz besapean Bermeoko idazleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu