Batzen, Euskal Komunidadearen proiektu dinamika barria abian da

Bizkaie! 2017-11-16 11:18   Kulturea

Alkarlana sustatzeko eta proiektuak gauzatzeko bide barriak sortzeko egitasmoa aurkeztu dabe.

Batzen egitasmoaren aurkezpena Euskalduna Jauregian | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztu dabe Batzen egitasmoa, Euskal komunidadearen barruan dagozala sentiduten diranentzako alkargunea izateko jaio da, alkarlana sustatzeko eta proiektuak gauzatzeko dinamika barriak sortzeko asmoagaz. Aurkezpenean, Batzen-eko zuzendari Iñaki Goirizelaiak azaldu dauenez, Euskal Komunidadearen helburua da Euskal Herria bere osotasunean, diasporea eta .eus komunidadea batzea eta honegaz batera, euskerea, euskal kulturea, Euskal Herria eta Euskal Komunidadea munduko plazan kokatzea.  Egitasmoaren barruan sortzen diran proiektuak erakunde publikoakaz, enpresa pribaduakaz, gizarte eragileakaz eta norbanakoakaz konpartidu, garatu eta euskal uritarren ekarpenakaz gizarteratzea da gure asmoa azpimarratu dau Goirizelaiak.

Batzen-ek hainbat kideren atxikimendua jaso dau dagoeneko, besteak beste, Juan Jose Ibarretxerena, Pedro Miguel Etxenikerena, Harvard Unibersidadeko irakasle ospetsu Steve Ansolabeherena, antropologoa eta Argentinako Unibersidadeko irakasle Juleta Gaztañagarena, eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko lehendakari Arantxa Anituarena.

Batzen ez da hutsetik hasiko, pausu txiki batzuk emon ditualako jada; horren adibidea da Donostiako Zinemaldian estreinau eben Elkarrekin Together film dokumentala.

Proiektu hau alkarlanari esker posible izan da. Erakunde publikoak, enpresa pribaduak eta gizarte eragileak proiektu honen babesleak izan dira, gehitu dau zuzendariak.

Film dokumentalak bihar, barikua, emongo dau Euskal Herriko uriburuetan pantaila handirako saltoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu