Bilbao Mendi Film Festival-eko sail ofizialean 51 film aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2017-11-13 07:53   Zinemea

Jennifer Peedom-en Mountain lanak zabalduko dau jaialdia, abenduaren 8an.

Jennifer Peedom-em 'Mountain' | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamar egunez, abenduaren 8tik 17ra, mendiagaz, abentureagaz eta natureagaz lotutako ikus-entzunezkoen erdigune izango da Bilbo, Mendi Film Festival-en 10. edizinoari esker. Aurten, sail ofizialean bertoko eta kanpoko 51 pelikula ikusi ahal izango dira.

Antolatzaileek dinoenez, danetariko jatorri eta gaiak ditue sail ofizialeko parte-hartzaileek. Tartean, Euskal Herriko lau produkzio dagoz: Mikel Peña Sarrionandiaren Aurrera, Luis Arrietaren Bizi II, Iker Elorrietaren Mr Ibex eta Mattin Zeberioren Zortzi Yukon. Sail ofizialari ekiteko, ostera, Jennifer Peedom australiarraren Mountain filma proiektauko dabe, Euskalduna Jauregian egingo dan ekitaldi berezian.

Sail ofizialeko film guztien zerrendea, hemen.

Epaimahaian honeek egongo dira: Jesus Mari Lazkano artistea, Paul Urkijo zinemagilea, Deb Smythe Banff jaialdiko zuzendaria, Nancy Rosenthal New Yorkeko zinemaldiko zuzendaria eta Jack Tackle alpinistea:

Sail ofizialagaz batera, mendiko zinemagintzeari lotutako ekintza ugari ekarriko ditu 10. Mendi Film Festival-ek: Berbaldiak, proiekzinoak, aurkezpenak eta abar. Aurtengo edizinoan, emakumeek leku zabala izango dabe, izan be, protagonisten artean izango dira Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu, Edurne Pasaban, Bernadette McDonald, Katie Ives, Lara Izagirre eta Luisa Alonso-Cires.

Gizonen artean, WOP Saria jasoko dauen Peter Habeler da aitagarria:

Gaur bertan, zemendiak 13, jaialdiaren hasiera ekitaldiko sarrerak saltzen hasi dira, Euskalduna Jauregiaren bidez. Ganerako egunetarako sarrerak hilaren 23tik aurrera egongo dira eskuragai. Ganera, % 40ko deskontua daukan sarreren pack-a, zemendiaren 19ra arte erosi leikie zaleek.

Mendi Film Festival-en egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu