2017/11/12 19:00

Bilboko Arriaga Antzokian | Musikea

Eskolan kantari. 'Why we sing?'

19:00

Zergaitik kantetan dogu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertiduteko eta musikearen inguruan hazteko helburuagaz, Bilboko Abesbatza Alkarteak Eskolan kantari eskola proiektua sustatu dau. Bertan, umeen abesbatzak osotzen dabiz ikastetxe desbardinetan. Arriaga Antzokiko eszenatokiak kantari gazte horreek batuko ditu, euren kantua konpartidu nahi daben artistak jentaurrean aurkezteko. Horrezaz gan, kontzertuan, Bilboko Abesbatza Alkarteko Euskeria Ume eta Gazte Abesbatzak eurekaz batera kantauko dau.

Musika hitzordu hau gure folkloreko katu bategaz hasiko da, Kantuz sortu naiz, biziteko, konpartiduteko eta barre egiteko abesten dogula gogora ekarteko.

Eta amaitzeko, kontzertuari izenburua emon deutson Why we sing abestuko dabe, Amerikako Greg Gilpin konpositorearena. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu