Lapatx taldearen 'Aurreiritziak', Elorrion irabazle

Bizkaie! 2017-11-07 09:36   Zinemea

Asteburuan egindako 24 Ordu Digitalean lehiaketan 18 parte-hartzaile egon dira.

Sarituak, Arriola antzokian (argazkiak: Iñaki Lopez) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bariku arratsaldean batu ziran izena emondako talde guztiak Elorrioko Arriola Aretoan, antolatzaileen aginduak entzun eta emondako erespideen araberako film labur bana egiteko, 24 orduko epean. Landu beharreko gaia nortasuna izan zan, erabili beharreko objektua pasaporte bat eta pelikulearen gidoian derrigor sartu beharreko esaldia, surik gabe ez da kerik.

Kontuak kontu, 24 ordu izan zituen filmak grabau, editau eta aurkezteko.

Arriola antzokian bertan egindako ekitaldian banatu zituen sariak. Aulki bakar bat be ez zan libre geratu, ikusminaren ikusminaz, antolatzaileek azpimarratu dabenez. Lehenik eta behin, parte-hartzaile guztien lanak proiektau zituen, 18 guztira, eta ondoren palmaresaren barri emon eben. Sari nagusiaren irabazlea Lapatx taldea izan zan, Aurreiritziak izeneko piezeari esker. Berba bako istorio batek ederto tranasmitiduten dauela uste dau epaimahaiak: Soinua eta irudia ederto jantzi ditue alkarregaz, eta, amaieran, espero ez genduan bueltea emon deutsie nortasunari, dino epaileen ebatziak. 700 euro eroan ditue irabazleek.

Finalista biek 500 euro irabazi zituen bakotxak. Ikusi Makusi taldearen Izan zeu izan zan lehenengo finalistea, eta Berta Productions-en EgunERO bigarren finalistea. Ganera, Publikoaren Saria emon eutsien Atabalak taldeari, Molotov zinteagaitik. 

Azken buruan, Elorrioko 24 Ordu Digitalean XII. Argazki Rallyko parte-hartzaile guztien filmak bideo honetan batu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu