Nerea Ibarzabalek zenbat urte ditu?

Bizkaie! 2017-11-06 08:15

Txapelketan kantetan hasitako 43 bertsolarien artean, gazteeena da Nerea Ibarzabal. BAINA ZENBAT URTE DITU NEREA IBARZABALEK?

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzeko oso gitxi falta da eta gauzak argitzen doazen arren, gitxi ausartuko dira txapela jazteko hautagaiaren izena botaten. Kontua da ze finalagaz batera bost saio falta diran honetan, Durangoko eta finalerako sarrerak banatuko doguzala gure irakurleen artean. Bina sarrera bikotx emongo doguz Durangorako zein BECeko finalerako. Facebook sarean dogun profila erabiliko dogu zozketea egiteko. Bertsolari baten ganeko itaunari erantzuna emon eta zuzenak diranen artean zozketea egingo dogu. Irabazleen izen-abizenak ondoko e-postara bialdu: bizkaie@bizkaie.biz eta bueltan jasoko dozuez; gonbidapenak inprimidu edota lehiatilan eskuko telefonoa erakutsita nahikoa izango da saioetara sartzeko.

Zozketea zemendiaren 6an hasiko da eta gure lehenengo protagonistea Nerea Ibarzabal izango da.

Nerea Ibarzabal Markina-Xemeinen jaio zan, kazetaria da egun. Hamabi urtegaz hasi zan bertsotan eta ordutik hainbat Eskolarteko Txapelketatan eta gazteen sariketatan kantau dau; 2012an, Lea-Artibaiko Txapelketan kantau eban lehenengo aldiz, eta 2014an txapelduna izan zan. 2016ko Bizkaiko Txapelketako finalistea izan zan eta Txapelketa Nagusira sailkatu zan handik.

Edozelan be, oraingo Txapelketan kantetan hasitako 43 bertsolarien artean, gazteeena da Nerea Ibarzabal. BAINA ZENBAT URTE DITU NEREA IBARZABALEK?

Orain martxan dagoan Txapelketearen harian, Zumaian, Aitzuri pilotalekuan bosgarren final laurena irabazi eban Nerea Ibarzabalek Nahikari Gabilondo eta Miren Artetxeren aurretik.

Zuberoan, barriz, Maule-Lextarren saioa irabazi eban Beñat Gaztelumendik 694,5 puntu eskuratu zituan eta, beraz, zemendiaren 19an Amurrioko finalaurrekoan kantetako txartela irabazi dau zuzenean; ganerakoek, datorren domekan, hilaren 10ean, Durangoko finalaurrekoan jazoten danaren zain geratu beharko dabe. Maulen bigarren Julio Soto izan zan eta hirugarrren, barriz, Nerea Ibarzabal bizkaitarra, Etxahun Lekue, Nerea Elustondo eta Beñat Iguaranen aurretik.

Edozelan be, zemendiaren 12an, Durangon, Landakaon, oholtzan izango dira: Aitor Mendiluze Gonzalez, Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia Soria, Miren Amuriza Plaza, Miren Artetxe Sarasola eta Oihana Iguaran Barandiaran.

 

Finala

Bertsolari Txapelketa Nagusia azken txanpan sartu da eta abenduaren 17an Barakaldoko BEC Erakustazokan jokatuko dan finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira dagoeneko. Baina ez ahaztu finala baino astebete lehenago beste bina sarrera bikotx emongo doguzala Bizaie! atarian.

Behin aretoko aforoa beteta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein ganerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz salgai.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Guruzne Guruz 2017-11-06 09:14 Erantzuna | #1

Nerea Ibarzabal 1994an jaio zen, beraz, 23 urte ditu.

imanol 2017-11-06 11:46 Erantzuna | #2

Nerea Ibarzabal 1994an jaio zen, 23 edo 22 urte ditu. Urtea bukatzeko bi hilabete baino ez direnez falta. Nik 23 urte dituela esango nuke.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Atxurra 2017-11-06 14:44 Erantzuna | #3

Arratsaldeon guztioi. Nerea Ibarzabalek 23 urte daukaz. Zorte on danori eta batez be neuri, claro.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Atxurra 2017-11-06 14:45 Erantzuna | #4

Klaro! esan gura neban...

aitor_urduliz 2017-11-06 16:33 Erantzuna | #5

Jesseussss!
baina hau zer da albistea? zozketa?? ai ama...
ta erantzunak non bota behar dira? hemen edo facebooken?

Bizkaie! 2017-11-06 20:04 Erantzuna | #6

Facebook-en parte hartzeko pentsauta geunkan baina hemengo erantzunak be ez doguz baztertuko. Hori bai, eguaztenean irabazleen barri emoten dogunean, e-posta eskatuko jatzue gonbidapenak bueltan hortxe hartu daizuezan.

Suberterik onena danori!!!

Leire 2017-11-06 21:06 Erantzuna | #7

23!!!

Maite 2017-11-06 21:33 Erantzuna | #8

Nerea Ibarzabalek 23 urte ditu!!
Gora bertsolaritza,zuen lana miresten dut

Edurne.UrGa 2017-11-06 21:47 Erantzuna | #9

23 urte ditu Nerea Ibarzabalek!

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Gerezi 2017-11-06 21:55 Erantzuna | #10

Nerea ibarbazalek 23 urte ditu! 1994.an jaioa.

Laura 2017-11-06 21:59 Erantzuna | #11

Erantzuna | # 11
Nerea Ibarzabal markiƱarrak 22 urte daukez.

JuananGalan 2017-11-07 00:31 Erantzuna | #12

Oraindik 22 urte

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Rodas Iturriza 2017-11-07 08:30 Erantzuna | #13

22urte ditu

aitor_urduliz 2017-11-07 10:52 Erantzuna | #14

1994koa... 23 urte izango ditu

Oihane 2017-11-07 17:38 Erantzuna | #15

Nereak 23 urte ditu!!!

Itxaso 2017-11-08 09:29 Erantzuna | #16

23 urte

Aitorruiz 2017-11-08 11:24 Erantzuna | #17

Nerea Ibarzabal Salegi Markina Xemeindarra da 1994ko martxoaren 9an jaio beraz 23 urte ditu

olatzsantana 2017-11-09 11:59 Erantzuna | #18

23 urte ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu