'Oreina' filmaren muntaketeari ekin deutso Koldo Almandozek

Bizkaie! 2017-11-02 11:21   Zinemea

Sei aste egon dira filma grabetan, besteak beste, Orion eta Usurbilen.

Oreina pelikulearen filmaketea amaituta, muntaketa lanetan hasi da Koldo Almandoz zinemagilea Laurent Dufrechegaz batera. Sei aste emon ditue filma grabetan, Orio, Usurbil, Tolosa, Hernani eta Aginaga herrietan batez be. Orain, barriz, filma josteari ekin deutsie.

Datorren urtean estreinetea gustauko litxakiola iragarri dau zuzendari donostiarrak. Pelikulea Almandozen fikzinozko lehen lan luzea da.

Pasa dan urtean, Sipo Phantasma (Untzi fantasma) dokumental esperimentala grabau eban.

Oreina euskeraz filmau dabe eta urigunetik kanpo, periferian, bizi dan jentea dau ardatz. Protagonistak etxe berean bizi diran anaia bi dira, baina urteak daroez alkarri berba egin barik. Tartean gazte bat azalduko da eta euren arteko hartu-emonak goitik behera aldatuko dira.

Ramon Agirre eta Patxi Bisquert aktoreak izan dira personaia horreen bien azalean jarri diranak; eurekaz batera, Iraia Elias, Erika Olaizaola eta Laudad Ahmed Saleh be ikusi ahal izango doguz filman.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu