2017/11/12 11:00

Gorbeiako tontorrean | Bestelakoak

Gorbeiako Kurutzearen 116. urteurrena ospatzeko mendi ibilaldia

11:00

Zemendiaren 12an, domekan, Gorbeiako lehenengo kurutzea altzau ebenetik 116 urte beteko dira. 33 metroko altuerea izan eban, ia bikotxa orain dagoenagaz konparauta (gaurkoa bertan eregitako hirugarrena da, hain zuzen be). Kurutzearen urteurrena ospatzeko, Gorbeia Gune Turistikoak zemendiren 12an, goizeko 11:00etan kurutzean bertan jarri dau hitzordua. Asmoa da interesa dauenak euren kabuz joatea, bere erritmora eta nahi daben lrekutik abiatuta. Adierazotako orduan mendizaleek, guztiek batera, Lusiano eta Clara abestuko dabe; En el monte Gorbea izenez be ezaguna dan abesti hau Laudioko Ruperto Urkijo Marurik sortu eban.

Eta, jakina, Zorionak zuri be kantauko deutsie monumentuari. Jarraian Gorbeiako hiru kurutzeen historia ezagutzeko aukerea izango da, Iñaki Garcia Uriberen eskutik (idazlea, ikertzailea eta Aranzadiko Etnografia saileko kidea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu