2017/10/28 10:30

Bergaran | Musikea

NOMADAK

10:30

Nomadak taldea aurten sortu da, Emon taldeak agur esan ostean. Nomadak taldeko Julen abeslariak ahots goxoa dauka eta taldearen rock ikuspegiak eroango dau ikuskizuna jaiaren alderdira. Hasieratik lehen singleak rock eta elektronika kutsuak ditu, eta zuzenean entzuteko aukerea izango da zapataun, hilaren 28an, taldeak emongo dauen kontzertu ibiltarian.

Nomadak taldeak kamioi bat alokatu dau kontzertu ibiltariaren asmoari bide emoteko hilaren 28ko goizean zuzenekoak joteko Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Ez dabe astirik izango Iparraldera eta Nafarroara joateko. Pena, hurrengo batean izango da! Musika tresna, anplifikagailu eta bozgorailu guztiak kamioian egongo dira eta Nomadak talde barriak bost abesti eskainiko ditu leku bakotxean; beraz, Nomadak taldea kamioira igon eta lau kontzertu bata bestearen segidan joko ditue.

Nomadak taldeak, hasieran, mundu digitalaren aldeko apustua egingo dau jakinda sareek daben garrantzia gaur egun. Lehen singleak jantzan jarri ditu entzuleak eta erabiliko dan promozino estrategia da astero kantu barri bat igotea sarera (Youtube, Spotify...).

 

Kontzertu ibiltaria:

10:30ean, Bergaran, Domingo Irala kalean, erdigunean.
12:00etan, Gatzaga. Plazan.
13:00ean, Otxandio. Plazan.
14:00etan, Aramaio. Nardeaga kalean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu