Berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak, Zentsura At! jaialdian

Bizkaie! 2017-10-25 10:07   Kulturea

Bilbon egingo dabe, datorren astean hasita.

'El Drogas' BBK Salan izango da, zemendiaren 10ean | Ikusi handiago | Argazki originala

Izenak berak dinoan legez, zentsurea salatzea eta adierazpen askatasuna defendidutea dira Zentsura At! jaialdiaren helburuak, munduko edozein bazterretan zentsureagaz lotutako erasoren bat jasan daben artistei lekua eginaz. Horretarako, urtero egitarau potoloa antolatzen dabe eta, aurtengoa, 12. edizinoa, ez da salbuespena izango. Bilboko hainbat gunetan egingo dira berbaldi, erakusketa eta kontzertuak, bestelako ekitaldi batzuk ahaztu barik. Ganera, zentsurearen kontrako pelikulen erakustaldia be egingo dabe.

Bilbao Arten proiektauko ditue horreek filmak, astelehenean, urriak 31, hasita: Boconas eta This was Hasankeif izango dira lehenengo egun horretako pelikulak. Antzezlanei jagokenez, Títeres desde Abajo konpainiaren La bruja y Don Cristóbal aitatu behar da, zeresana emon eban obrea izan zalako: Madrilen poliziak ez eutsen antzezlana amaitzen itxi, terrorismoa goratzen ebalakoan, eta egileek epailearen aurrean be deklarau behar izan eben. Bilboko Garabia espazioan zemendiaren 11n antzeztuko dan bersinoa pixka bat moldatu dabe.

Kontzertuak zemendiaren 8an hasiko dira, BBK Salan joko dauen Vieux Garka Toure maliarraren eskutik.

Moddi norvegiarrek euren disko barria aurkeztuko dabe 9an eta El Drogas nafarrak memoriaren inguruan abiatu dauen proiektuaren barri emongo dau 10ean. Barricadako kide izandakoak (des)Memoria bandea izango dau alboan.

Erakusketa bi be badagoz aurtengo egitarauan. Batetik, Kamiseten gerrea izenburukoa dakar Santi Ochoak eta, bestetik, Agustin Ibarrolaren sorkuntzak ikusi ahal izango dira. Dana dala, ekitaldi gehienak amaitu eta gero zabalduko dabe Ibarrolaren erakusketea, antolatzaileek urtarrilerako iragarri dabe eta.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu