Hainbat artistak Guggenheim Museoa zoriondu dabe bideo baten

Bizkaie! 2017-10-02 11:04

XX. urteurrenagaz bat eginez museoa eta Bilbo omendu nahi izan ditue.

Frank Gehry, Richard Serra, Jeff Koons, Jenny Hozer eta David Hockney dira Bilbotarra naiz izeneko bideoan agertzen diran artista garaikideak, danak ospe handikoak nazinoartean eta euren artelan eta erakusketen eragina nabarmena izan da Bilboko Guggenheim Museoan.

Bost artistek zelan edo halan bilbotar sentiduten dirala adierazo nahi izan dabe bideoagaz, museoaren XX. urteurrenagaz bat eginez. Modu dibertigarrian egin dabe eta Bilbotarrak nahi dogun tokian jaiotzen gara esaldi ezaguna hartu dabe oinarritzat artiston hurrekotasuna erakusteko.

Gehry, Serra, Koons, Hozer eta Hockney erreferenteak dira nazinoartean lantzen dituen diziplinetan: pinturea, eskulturea, instalazinoak eta arkitekturea.

Artista bakotxak museoagaz izan dauen loturea hauxe da:

-Frank Gehry, eraikinaren sortzailea izan da.

-Richard Serra, Museoan dagoan Denboraren materia bilduma iraunkorraren egilea da.

-Jeff Koonsek kanpoaldean betiko dagozan Museoaren Bildumako Puppy eta Idi-bihotzak sortu zituan. 2015ean barriz, Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketea Museoaren historiako jentetsuenetarikoa izan zan.

-Jenny Holzer Museoaren Bildumako Bilborako instalazioa artelanaren egilea da, Atrioan dago.

-David Hockneyk egindako paisajeei eskainitako erakusketa zabala eta arrakastatsua antolatu eban Museoak 2012an, David Hockney: ikuspegi zabalago bat, eta 2017ko zemendian, barriz, David Hockney. 82 erretratu eta natura hil 1 bat aurkeztuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu