2017/09/10 .

Elorrion | Azokak

Ferixa Nagusikoak. Kulturarteko Jaia

.

Ferixa Nausikoen azken egunean Elorrio anitzagoa egiten daben kulturetako gastronomia ezagutzeko aukerea izango da. Aurten, hamaika herrialdetako jana eta edana probetako aukerea egongo da, eta bertan batutako dirua Zaporeak alkarteak hartuko dau; Zaporeakek Grezian dagozan errefuxiatuei jatorduak preparaten egiten dau lan.


Ondokoak dira domekan Kanpokale eta Arriola kaleen artean batuko diran elorriarron jatorrizko herrialdeak: Aljeria, Bolivia, Kolonbia, Nikaragua, Senegal, Mali, Portugal, Uzbekistan, India, Mexiko eta Euskal Herria. Herrialde horreetako janaren eta edariaren usainez beteko dira bazterrak eguerditik aurrera.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu