2017/06/27 20:00

Bilboko Bilborock aretoan | Ikus-entzunezkoak

Zinegoak. 'The dead and life, Marsha P. Johnsson'

20:00

Zinegoakek dokumentala estreinauko dau Euskal Herrian, Tribecako jaialditik igaro ondoren eta Netflixen estreinau baino lehen. Zinegoakek kalidadezko zinemea eta kulturearen aldeko apustuari eutsi eta ildo horretatik jarraituko dau, urte osoan antolatzen diran sexu-, identidade- eta genero-aniztasunargaz lotutako ekitaldiak eta jarduerak ospatzeko, aldarrikatzeko eta agirian jarteko.

Stonewalleko jazoerak aitatzen diranean, (LGTB komunidadearen askapenerako egunaren jatorria), gitxitan entzuten dira Marsha P. Johnson, Sylvia Rivera, Storme DeLaverie edo Miss Major izenak. 1969ko bagilaren 28an, trans, drag emakumeek, prostitutek eta New Yorkeko Greenwich Villageko taberna haretako bezero guztiek poliziari aurre egitea erabagi eben, behin eta barriro gehiegikeriak sufriduten zituelako tabernan egiten ziran polizia operazinoetan; holan, errebolta inprobisatuak sortzen joan ziran, eta data hori LGTB komunidadearen askapen eguna bihurtzen joan zan. Gaur egun ia mundu osoan ospatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu